XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Gure kultur historiaren zaleon pozetarako, berrikitan behin eta berriz kaleratu dira hainbat euskal autoreren
Are estimagarriagoa da argitaletxeen ahalegin hori
Besteak beste, bost liburuki mardulean datorren Orixe-ren obra oso honek badu
Barka biezagu irakurleak lehen oharkizun ez hain goitar bat: bost liburukitan 5.344 orrialde ematen ditu argitalpenak, gehienetan testu trinkoan eta baita oso trinkoan ere.
Norbaitek idatzi du, alajainetan!
Lehenik, Orixe-k, noski, baina baita haren obraren gain lan egin dutenek ere.
Izan ere,
Aberastasun bikoitza du, beraz, edizio honek.
Orixe-ren beraren obra lehenengo hiru liburukietan bildu da: I.
Orexatarraren lana gutxi-asko ezagutzen genuenontzat ere, mundu berri bat agertu da orain, hirugarren liburuki horrekin batipat.
Ez gaude, beraz, lehenagotik egindako Orixe-ren argitalpen
Lehen liburukiak Orixe-ren prosa eta poesia jaso ditu:
Hitz-lauzkoak ere hor datoz:
Denok gogoratzen dugunez, emankorra izan genuen Orixe, ez jatorrizko bere idazlanetan bakarrik, baita inorenak itzultzen ere.
Gure itzultzaile handi eta berezienetakoa izan genuen bera.
Lekukotzat, ez dago ikusi besterik:
Orixe-ren itzulpenak zinezko sorkariak ziren, jatorrizkotik euskarara birsortuak: holakoetan hizkuntza eta eskuak guztiz libreak zituen gure Orixe-k.
Hain libreak ezen gai izan zen bertsoen neurrietara lotuz ere itzultzeko.
Hemen dago orain haren sormenaren ondarea, itzulpen-lanetarako eredu hautagarri bezala.
Hirugarren liburukiak kasik ustegabean harrapatu gaitu: berreskuratu diren ehundaka artikulu hauek, berritasunez beteta ageri zaizkigu eta idazlearen aurpegi-alde ezezagun edo oso gutxi ezagun bat eskaintzen digute.
Denetik dago ia laurehun artikulutako bilduma honetan: (...).